XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SAN INAZIOREN MARTXA Noizkoa da San Inazioren martxa? Nor edo nortzu dira haren egileak?.

Galdera horien inguruan zenbait argibide azaltzea da hemengo nire asmo apala. (1) Hemen azaldutako datu guztiak liburu hauetan bildu ditut: Agustin P. U. ITURRIAGA, Ipuiak Auspoa, Donostia, 1967. J. SAN MARTIN, Literaturaren inguruan Hordago, Donostia, 1980. ASKOREN ARTEAN, Guipúzcoa, Gipuzkoako AKP, Donostia, 1968. J. GARMENDIA ARRUABARRENA, Obras inéditas de Iztueta, Bilbo, 1968.

Martxaren doinua 1826an argitaratu zuen Iztueta zaldibitarrak Donostian, Soñu gogoangarriak liburuan.

Bertako 45. doinua da San Inazioren martxa, baina ez dugu horrekin esan nahi Iztuetarena denik.

Musikaren egilea ez zaigu ezaguna eta J. Bello Portuk dioenez, kanpoko doinu batetik eratorria edo moldatua da.

Musikari honen ustez ere, martxa hau oso zabaldua dago gure artean eta bizi-bizirik dirau, sendo asko bota baititu erroak herrian. Ez dakit San Inazioren martxa hau gustatzen zaizuen ala ez. Ez dakit musika ederra den ala ez; ezta hitza gaurko egunerako egokia den ere. Baina gauza bat dago argi: jendeak badakiela eta abestu egiten duela momentua iritsitakoan. Erdaraz esaten den bezala, Pisuerga Valladolidetik pasatzen den ezkero, gatozen etxera. Zer gertatzen da gaurko egunean gure eskoletan La Salleren goratzarrearekin (edo goratzarreekin)?. Iruditzen zait garai bateko ikasleek, hangoak izan, hemengoak izan, denek bazekitela Gran siervo del Señor. Gaur zer? Zer erakusten diegu euskaraz? Zer dakite?. Baditugu gutxienez hiru goratzarre euskaraz (Anai Inozentziorena kontatu gabe): bi erderatik itzuliak ( eta ) eta beste bat euskaraz sortua: Salleko Aita San Juan bautista (Nemesio Etxanizena hitza eta Iruarrizagatar batena doinua).

Toki batean bat erakusten da (erakusten denean); beste batean beste bat. Urte batean bat erakusten dugu eta hurrengoan beste bat. Azkenerako zer? Bada, ikasi, benetan buruz ikasi esaten dena, bat ere ez. Horrela iruditzen zait niri behintzat. Nik neuk hemendik joko nuke gai honetan: 1- La Salleren goratzarre bat erakutsi beharko genieke ikasleei: beti goratzarre bera, toki guztietan eta urte guztietan goratzarre bera, inolako aldaketarik gabe.

2- Niretzat hiruretan egokiena Salleko Aita San Joan Bautista da, Etxaniz eta Iruarrizagarena, eta horixe erakutsiko nuke beti. Ez dakit ederrena den, ezta gehien balio duena den ere. Halere, bi arrazoi emango ditut horren alde. Bata: euskaraz sortua da, orijinala da, ez da itzulpena, besteak baino gureagoa da. Bigarrena: Buruz ikasteko errazana da, beste biak baino askoz errazagoa, dudarik gabe. Zeuen buruan pentsatu bestela.

Aita Donostiak ere badu lan bat martxa honen gainean.

Hitza, berriz, Agustin P. U. Iturriaga (1778-1851) apaiz eta pedagogo hernaniarrarena da, itxuria.

Honek Iztuetari 1840an egindako kartan honela diotsa: .

Beraz, badirudi euskaraz abestua izan baino lehen erdaraz kantatzen zela.

Gutun horretan doan martxa ondorengo hau da, orain abesten duguna bera gutxi gora behera: .

Iturriagak 1842an Ipuiak deritzan liburua eman zuen argitara.

Bertan martxaren hitzak datoz berriro, baina oraingo honetan 3 estrofa agertzen dira: denok ezagutzen dugun lehenengoa eta beste bi.

Lehenengo bietan burruka giroa da nabarmen; hirugarrenean, berriz, itsasuntzi eta marinelen sinbologia nagusitzen da.

Bigarren eta hirugarren estrofa horiek ere Iturriagarenak ote dira? Haren liburuan azaltzen dira behintzat.

Hona hemen, bada, bi estrofok 1967ko argitalpenean (Auspoa 71-72) datozen bezala: .